BOTOIAK JOSTEN

Espazio honetan, josteko orratzak eta haria beharrezkoak ditut. Sarean aurkitutako informazio interesgarria partekatzeak garrantzia badu ere, blogarekin lotutako helburuak jarri dizkiot nire buruari. Horietariko bat jostorratzaren erabilera da. Oso ondo iruditzen zait gainontzekoen egiten dutena kritikatzea (beti ere horretarako argudioak emanda eta errespetuz), adostasun ezak adieraztea eta puntu positiboak goraipatzea. Hala ere ez zait nahikoa iruditzen.
Espazio honen erabileraren helburuetariko bat nire hausnarketak eta planteamenduak bertan jartzea da, jostorratzak abileziaz erabiliz, haria xuabe pasatuz eta botoi egokiak aukeratuz, bakoitzaren ideiak eta gogoetak elkarbanatzeak ere bere xarma baitu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina