AURKEZPENA

Ongi etorri Amantal artera. Ane Alegriak idazten dizue ordenagailuaren alde batetik, zuek beste aldetik irakur dezazuen.
Aurrez aurre duzun txoko hau, amantalak zikindu eta garbitzeko, hausteko eta berriz josteko txokoa da.
Magisteritza eskolan sortutako IKTko proiektu honen bitartez nire ikaskuntza prozesuko gorabeherak, interesgarri aurkitzen ditudan alorrak eta hausnarketara bultzatzen nautenak partekatuko ditut irakurri nahi nautenekin. Hezkuntza egunerokotasunarekin uztartu eta honekiko dudan ikuspegia mamitzen eta borobiltzen saiatuko naiz blog honen bitartez, beraz, sarean informazioa partekatu ahala, nire ikaskuntza prozesuan aurrera-pausoak ematen arituko naiz.
Besterik gabe, zuen zentzumenen gustokoa izan daitela espero dut.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina