2014(e)ko abendua 1, astelehena

Itsasoaz gaindi


Cadizen izan nintzen duela urte batzuk oporretan. Ez nintzen joatearen joan, elkartasun eta maitasunez betetako bidaia baten baino. Horrek pixka bat aldatzen du gauza, turmisoa ederto baitago baina turismoaz gain beste arrazoi batzuk daudenean ere nabaritzen da.

Tarifaraino egin genuen txangoa, han Guzmanen gaztelua, herria bera eta hondartza ikustekotan. Gazteluko hainbat txokotatik itsasora begirada zuzendu eta Afrika ikusten omen. Itsasoaz bestalde, kontinente ahaztua, kontinente sakeatu eta baortxatua altxatzen zen nire begien aurrean, harro baina ez harrokeriz, harrotasunez baino.

Gaur, oporretako argazkiak begira nenbilela, hasierakoa aurkitu dut. 11 kilometroren baitan halako aldea zegoenik ez nuen esperoko, baina antza hori da saltzen digutena, eta aldatu nahi ez dutena.

Duela urte batzuk, artean, Melillako hesia ere ez zegoen eraikita, eta itsasoaz bestaldeko egoera latza bazen ere, orain zer ikusirik ez. Gogoeta hau egin ostean hasi nintzen pentsatzen, argazki bat baino gehiago, hamaika pelikula eta dokumental egin direla gure aberastasunaren iturri izan den Afrikan. Miramentu gabe esplotatu dugun kontinentean, kontinente aberatsenean, sakeatu eta gure miseria beraiena egin dugu. Gure zikinkeria jaten dute, guk sortutako pobrezian bizi dira, guk helarazitako armekin burrukatzen dira gerra zibiletan, eta oraindik laguntza humanitarioa bialtzen dugula da, eskerrak eman behar dizkigutela sinisten dugu. Nondik nora? Zer dela eta?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina