2014(e)ko abendua 3, asteazkena

Euskara ala EzGara

"Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik, ez da amets bat nire nahia da baizik"
Benetan ez dela ametsa? Benetan ez da utopikoa? Euskaraz bizitzeko hautua egiten dugunean, trabak ala laguntzak agertzen zaizkugu gure bidean?
Hizkuntza minorizatuen egoera hainbeste globalizazten ari den mundu honetan, latza da. Europar hizkuntza zaharrenetarikoa, zaharrena ez bada. Inguruko hizkuntzekin zerikurisik ez duen hizkuntza, aberatsa, biraoetan eskasa, azpi euskalki adierazgarriez elikatua, zazpi herrialde batzen dituena, eta euskararen herria, Euskal Herria osatzen duena.
Guzti hau ederra da, epela, baina errealitateak ez du babesten hizkuntzaren argazki hau.
Sarean, nahiz eta gero eta informazio gehiago euskaraz aurki dezakegun, oraindik gaztelania eta ingelesaren pisuak zapaldu egiten du gure hizkuntza. Eta zer esanik ez kalean! Gero eta pertsona gehiagok  hizkuntza abaerats hau ezagutzen badute ere, gero eta hiztun gutxiago ditugu gure artean. Behinola inposatu ziguten hizkuntzaren buztarriaren menpe aurrera pausoak gero eta nekezago ematen ditugu, nahiz eta batzuk saiatu, ez da laua egin behar den bidea
Gaur, Abenduaren 3a, Euskararen nazioarteko eguna. Nazioartean euskararen eguna dela jakingo ote dute, Bilboko kaleetara etorri eta atzerriko hizkuntzak baino entzuten ez direnean? Nork ospatuko du euskararen eguna gure ordez, hizkuntza hiltzen dugunean?
365 egun dira hizkuntzarenak, herriarenak, errespetuarenak, lankidetzarenak, elkartasunarenak, eskubideen errespetuenak, eta ez bakarra.
 Aldarrikatu dezagun egunero, eta aldarrikapen horren fruituak urtean behin ospatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina