2014(e)ko azaroa 27, osteguna

6km

Azaroak 27.ena da gaurkoa eta gaur ere aurkezpenak izan ditugu teoria saioan. Nahiz eta gaurko taldean nik ez nituen dokumentatu behar, Akaitzek emandako pautak kontuan hartuta gainontzeko taldeen aurkezpenak behatzen eta zenbait detailez konturatzen aritu naiz. Era berean, aurkeztutako atazak interesgarriak iruditu zaizkit, beraz nahiko saio amenoa iruditu zait.

2014(e)ko azaroa 25, asteartea

(des) BERDIN du.

Azaroaren 25garrena, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna, hots, emakumeek beraien eskubideak aldarrikatzeko eguna. Martxoaren zortzia. Emakume langilearen eguna, hots, emakumeek beraien eskubideak aldarrikatzeko eguna.

Irailak 16. Bizkaiko herri baten ustezko bikotekideak hilda agertu da _______(r)en gorpua. 46 labankada zituen gorputzean eta odolustuta hil da.

Urtarrilak 1. Urte berriari hasiera eman diogu eta horrekin batera bortxaketa baten berri eman behar dugu. Gabon -zahar gaua ospatzen ari zirela, Beasaingo neska gazte bat bortxatu du 24 urteko mutil batek, emakumearen gona laburregia zela eta probokatzen zihoala argudiatuz.

Martxoak 16. Nire nagusiaren bulegora sartu naiz, eta elkarrizketa luze baten ostean esan dit oso gustora dagoela egiten dudan lanarekin, baina ezin didala soldata igo. Oso injustoa iruditzen zaiola Xabierrek nik bezain beste irabaztea lan gutxiago egiten baitu, baina gizarteak hala agintzen duela eta ez duela ezer egingo.

Maiatzak 4. _______ niki labur eta gona laur batekin ari zen Bilboko Gran Viatik pasatzen, eta bitartean zortzi gizonen begirada zikinak eta beste horrenbesteren komentario zikinagoan entzun behar izan ditu

Uztailak 19. Hondartzara hurbildu naiz eguna pasatzera. Nire gorputza 38 batean ez delako sartzen eta nire gorputzaz harro nagoelako, top less egiten dudalako, mutil kuadrilla batek  itzelak eta bi bota ditu ni aurretik pasatu naizenean, eta beste hamaika begirada despektiborekin aurkitu naiz.



Zergatik horrenbeste aldarrikapen gaurko egunean eta martxoaren zortzian? Zergatik ospatzen da emakumeenganako indarkeria ezaren eguna? Eta gainontzeko 363 egunetan, emakumea jotzea bere eskubideak zapaltzea zergatik ez dago hain txarto ikusita? Zergatik justifikatu eskubideen urraketa hau? Zergatik neskei ez bortxatuak izaten irakatsi beharrean, mutilei ez bortxatzen irakatsi?

Zergatik gure ikasleak engainatu berdintasunean bizi garela esanda, hezkidetzan oinarritutako hezkuntza daukagula esanez errealitate sakonean gezurra bada?



2014(e)ko azaroa 21, ostirala

Zaparrada

 Zaparrada.
 Barra-Barra.
Bustiz paparra, euriaren garra
Putzuen gainetik salto azkarra, ez da bide malkarra.
Berdin dio emea zein harra, guztiok daukagu elkarren indarra.
Euriaren beharra.
Bustitzea ez da izango hain kaxkarra, ez omen da txarra?
Eta ateratzen badut irrifarra?
Aterkia sarratzearekin batera, begiak piztu zaizkit, bihotza saltoka hasi da. Busti nahi dut, euripean busti, eta bizi eta sikatzeko beharrizana ez sentitu, eta behar.
Euri tantak goitik behera, naturarekin bat, lurrarekin bat eta nire arimarekin bat.
Aterkia berriro irekiko dut, ez busti nahi ez dudalako, bustitzen ez dakidalako baino, eta txarto bustitzekoan hobeto busti ez.



Biharko ekaitzaren zai.


[Gaurko praktikako klaseari amaiera emateko, bakoitzak burura etorri zaion hitz bat bota du. Zaparrada bururatu zait, eta hitz honek nigan sortu dituen sentsazioak plazaratzeko asmoz egin dut gogoeta hau.]                                                                                                                   



2014(e)ko azaroa 20, osteguna

5km

Ostegunero legez, alde praktikoa ere izan dugu. Pasa den asteko hausnarketa egiten ondoren, ildo beretik segitzea erabaki dugu. Nik nire aldetik, hausnarketa propioa egin dut eta ados nago horrekin, baina bakoitzak bere eritzia eta gogoetak azaldu ostean.
Hari berari tiraka segiko dugunez, Sitesean buru belarri aritu gara gaur ere. Informazioa bilatzen eta aukitzen aritu gara, sitesean dokumentatzaileen lana aurrera eramanez, dokumentatu ditugun lanen inguruko informazio eta beraien gogoetak sartuz eta orrialdeari forma ederragoa emanez.

IKTak hezkuntzan eta 2.0 eskolaren inguruan trasteatzen aritu naiz, informazio interesgarria bilduz eta taldean aztertuz, Aurkitutako informazioaren zati bat, Sitesen erabiltzean gain, hemen, nire blogean ere partekatuko dut guztiok eskuragarri izan dezazuen.

5km

Azaroaren hogeigarrena, osteguna. Gaur ere IKTko teoria saioa izan dugu, eta guarkoan ere aurkezpenak egin dituzte. Gaurkoan, nire lana ez da izan dokumentatzaile lana, baina horrek ez du esan nai adi egon ez naizenik edo interes gabe entzun dudanik.  Hare gehiago pasaden astean Alaitzek klasearen jarrera behatzeko esan zigun momentutik, arreta jarri dut horretan eta aurkezpeneri begira eta entzuten egoteaz gain, ikaskideon jarrera eta atentzioa ere kontuan izan ditut.


2014(e)ko azaroa 18, asteartea

Gure zilborrak

Putzuan sartzea erraza da, laprast baten gora-beheran eror gaitezke ilunetara, irteteak ordea esfortzu gehiago dakar.  Egunero lagun genitzazke gure ingurukoak, dela irribarre bat eskainiz, laztan bat eginez edo hitz gozo bat esanez, hala ere, besteengandik espero duguna guk ez dugu ematen.
Bakoitzak bere zilborrera gidatzen du begirada, aldatu den, hazi den, txikitu den, edo nola dagoen uneoro begiratuz, ingurukoek zilborrik ez balute bezala. Gure arazoak baino ez dira arazo, gainontzekoen desgraziak gureak baino xamurragoak omen, eta hala ez den kasuetan, guk ere arazoak ditugula gogorarazten dugu.

Enpatia. Aitapne. Aurretik zein atzetik begiratu ezezaguna da gizartean, ezezaguna guztiongan, ezezaguna ezezagunen artean. Horrenbeste erabiltzen dugun hitz ahul hau, hitz huts hau, hitz borobil hau. Zertagik ez ezagutu? Zergatik ez praktikatu? Zergatik ez partekatu? Zergatik ez maitatu?

Nik ezagutzeko gogoa dut. Hasieran elkar ezagutzen joango gara, gutxinaka-gutxinaka, pausorik pauso, edozein hartueman bezala. Behin konfiantza hartuta, gure harremanaren zimentuak nigan jartzen saiatuko naiz, eta ezagun garenean, praktikan jartzea baino ez dut espero.

Eta zuk, ba al duzu Enpatia ezagutzeko gogorik? 



2014(e)ko azaroa 15, larunbata

"Harri koxkorrak tankeen aurka ezin du ordea"

Abesti baten zati bat etorri zait burura. Okupazio bat datorkit burura. Giza eskubideen urraketaz oroitu naiz. Torturak, hilketak, bonbak, misilak, aberastasun lapurketak datorzkit burura. Genozidioa datorkit burura. "Gerra" datorkit gogora. 

Hilabeteetan zehar gaueko 9tan telebista piztu eta sarraski berdina saltzen izan digute. Palestinar errebeldeek 3 israeldar hil dituzte. Israelek hitz emandako su etena palestinak hautsi egin du. ONUk su etena eskatu dio Israeli eta 4 orduz sionistek ez dute herri palestinarra bonbaz josiko.



Gaur ere telebista piztuko dut gaueko bederatziretan. Norbaitek emando al dit Gazaren berri? Nork esango dit duela bost hilabete etxe gabe geratu ziren haur palestinarrak bizirik dauden? Eta eskolara joateko eskubidea duten?

Nor gogoratzen da beraien lurrak lantzeko ur gabe geratu diren nekazariez? Eta urteetan zehar zapalkuntza pairatu eta duintasunez herria eta jatorria defendatu duten gizon-emakumeek izango al dute betiko argia?

Estatu batuetako agintariek zergatik helarazten dizkiete armak Israeldarrei? Eta Europak zergatik ez dio planto egiten genozidio honi?
Zergatik Israel irabazle eta Palestina galtzaile?
Zergatik justifikatu okupazioa?


Hemen doazkizue bideo interesgarri bi sarraskia hobeto ulertzeko, "komunikazio medioek" ixiltzen duten egia minutu gutxi batzuetan eta edonork ulertzeko moduan. 



"Hiltzea denbora pasa
Tiranoaren jolasa
Norberak sufritu duen hura
Eiteko kapaza.
Misil eta bonba jasa
Suaren kezko arnasa
Eguzkia itzaldu denean
Argitu da Gaza."

2014(e)ko azaroa 14, ostirala

4.5km

Ostirala, amantalak etxera, zertarako? ondo garbitzeko.
Gertakariz jositako ostirala gaurkoa, guztion ahotan dabil autobus istripua. Zorionez kalte materialak baino ez dira egon.
Gaurko klase praktikoa atipikoa izan da. Atipikoa baina erakargarria eta batez ere baliagarria. Bakoitzak irakasgaiari buruz duen eritzia eman du, guztiok parte hartuz eta dauzkagun dudak argituz. Askatasuna zer den eta noraino garen askeak aritu gara hizketan, metodologokiak nondik aldatu eta nola aldatu, eta gure bizitzan zehar egingo ditugun gogoeta batzuek aurrekari dela esango nuke gaurko klasea.
Zoritxarrez ez naiz hemen gehiago idazteko gai, uste dut, sarrera baten ezin dela laburtu ordu eta erdi baino gehiagoz esan duguna eta batez ere nik hemendik atera dudana; uste baitut oraindik erreflexionatzeko asko dudala.
Besterik gabe, asteburu ona pasa dezazuela! 

2014(e)ko azaroa 13, osteguna

Bihotz eta buru

Donostiako aste nagusia ederra omen da. Ekintza ezberdinak burutzeko aukera omen dago, eta kutsu guztietako pertsonek parte hartzen omen dute. Egia esan ez dakit, inoiz ez bainaiz bertan egon, baina nire belarrietara hori heldu da.
Badakidana da abordaia portuan egiten dutela eta kuadrilla edo jende talde bakoitzak beraien txalupatxoa egiten dutela piraten abordaian parte hartzeko. Egitasmo berezia eta kitzikagarria omen, parte hartzen dutenen hitzetan. Adin ezberdinetako pertsonek parte hartzen dute bihotz eta buru.
Abordaiaren inguruan gogoetan ari nintzela, hezkuntzarekin lotu dut abordaia gogoeta batean;
hezkuntza-sistema, gizartearen idealak eta emaitzen plangintza abordatu beharrekoak direla ondorioztatuz. Horretarako adorea behar dela argi dago, aldaketarako nahia eta etorkizun ezberdin baten ametsa. Norbaitek zion emaitza ezberdinak lortu nahi direnean ekintzak ere aldatu behar direla, eta arrazoi guztia zor diot hari.
Horrela ba, oraindik aldaketa horren nondik norakoak zehzrtu eta aurkeztu ez badira ere, horretarako beharrizana dagoela argi dago, XXI. mendean XIX. mendeko hezkuntza ereduak ez baitu zentzurik.
Besterik gabe, aldaketaren haizea nondik etorriko den zai, Pirritx Porrotx eta Marimototsen bideo hau uzten dizuet hemen.


...Goazen denok belak zabalik geurea dena abordatzera!

4km

Klase magistralean ikusi eta baloratutako aurkezpenak taldeak amankomunean jarri ditu alde praktikoan. Bakoitzari zer iruditu zaion eta nola ikusi dugun taldea hitz egin dugu.
Honez gain,Sitesen inguruan trasteatzen jarraitu dugu, aurkikuntza txikiak eginez eta orrialdeari forma emanez. Oraindik oso ondo moldatzen ez garenez, pixka bat urduritzen gara, baina gero eta gehiago gustatzen zaigu. Gainera, taldea bi zatitan banatu dugu, bakoitzak lan ezberdin bat eginez, denbora aurreztu eta gai gehiago jorratzeko. 
Bidean gutxinaka-gutxinaka aurrera goazela dirudi!

4km

San Martinak igaro eta azaroaren 13a ere heldu da.
Gaurkoan IKTko saio teorikoan aurkezpenak izan ditugu eta aurkeztutako talde guztien dokumentatzailea nire taldea denez, behatzen eta baloratzen aritu gara.
Oso ondo ez genekien zertan fijatu, eta kasu gehienetan gertatzen den bezela, emaitzean baino ez gara fijatu. Talde bakoitzak azalpen bat, hitz egiteko era bat, aurkepzen bat.. egin du eta ni horretan baino ez naiz fijatu. Bapatean, Alaitzek ohartarazi egin gaitu, esanaz, garrantzitsa dela emaitza baina prozesuaz ohartzea, aurkezten daudenenganako publikoaren jarrera, klasearen atentzio fokoa zein den, arreta jarrita duten.. oso garrantzitsuak direla eta hauek direla kontuan hartu behar ditugun gauzak nahiz eta ahaztu.
Irakurketa hau egin ostean, bidea garrantzitsua dela ohartu naiz. Ez IKTn, ez unibertsitatean, ez akademikoki; bizitzan baino. Helburuak eta emaitzak baino garrantzi handiagoa duela bideak, kasu honetan ikaskuntza bideak, sarri askotan emaitza espero bezain ona ez bada ere, bideak gauza asko ikasteko eta esperimentatzeko aukera ematen baitu.


2014(e)ko azaroa 11, asteartea

"Bi kate"

Harremanak hartuemana dakar, eta hartuemanak, hartua eta emana. Hartzen duenak eman ere egin dezake instant berean, ematen duenak har dezakeen legez.
Hartueman hau, amaren uteroan gaudenetik gertatzen dela dakigu, amak elikatzen eta babesten gaitu gure lehen asteetan eta amak elikatu eta babesten gaitu bere barnean gaudenetik ere.
Horrela ba,Vivette Glover eta Eduardo Punsetek izandako elkarrizketa honetan argi ikusten dugu amak haurrarengan duen eragina. Emozioak eta sentipenak jasotzen ditu haurrak amaren eskutik, amarengan dauden emozioak haurraengan islatzen dira haurdinaldian; eta zer esanik ez estresa. Elkarrizketa honetan estresa transmititzeak dituen ondorioak agertzen dira, zertan lagun liezaioken fetoari bere bizitzaren hastapenetan amak mundu berrirako prestatzeak, eta bestalde, estres gehiegi pairatzeak haurrarengan izan ditzaken ondorio negatiboak batzen dira ordu erdi eskas irauten duen bideo hontan.

Aipatzekoa da, gainera, ama-haurraren arteko harremanari hasieratik arreta jartzea, baina ez amarengan bakarrik zentratuz. Ingurukoek ere beraien tokia eta paper garrantzitsua dute haurrari feto denetik familiako parte denerarte helarazten zaizkion sentipen eta erreakzioetan. Honenbestez, hemen uzten dizuet elkarrizketa, benetan interesgarria, eta niri bezala gaiari buruz gehiago ikasteko eta ikertzeko grina pizten bazaizue batera egin genezake bidaia hori; Gozatu!



2014(e)ko azaroa 7, ostirala

3 km

Azaroak alderik alde zabaldu dizkigu besoak. Aste hau baina ezberdina izan da. Astelehenean ez ginen eskolara etorri, jai eguna izan baitzen. Benetan ondo etorri zitzaidan jai egun hau, pilak kargatu eta asteartea indarrez aprobetxatzeko.
Asteartetik ostiralera, modulu astea izan dugu. Azalpenak eta dudak jaso eta argitu ostean talde bakoitza bere kasa bildu gara, gure lanaren nondik norakoak finkatzeko, brainstorminga egiteko, taulak betetzen joateko...
Kultura ondareari buruzko modulu lana egingo dugu, ematen ditugun lau asignaturak uztartuz, azken finean irakasgai guztiak batuko dituen ondareari buruzko lan bat eginez.

Modulu lana egitearein batera baina, hurrengo galderak sortu zaizkit:
- Zer da niretzako kultura ondarea?
- Transmititu izan zaidan guztia kultura al da?
- Kultura eta herri nortasun/sentimendua bat al datoz nire kasuan?
- Eta kultura ondarea zer den jakiteko, ez al nioke neure buruari kulturaren definizio bat eskatu beharko?
- Nire kulturaren definizio barruan al dago kultura ondarea, ala beste norbaitek inposatuko dit kulturaren esanahia?
- Egiten dugun orok ez al du kulturaren kutsurik?
Orduan emango nituzke gisa hontako galderak egiten, sarri askotan erantzunik ez duten galderak dira, edo ni behintzat ez naiz gai erantzuteko.
Beraz, aitzakia merke hau lagun hartuta eta burua bero-bero jarri baino lehen, niretzat kultura ondare garrantzitsua den abesti batekin utziko zaituztet!

Asteburu on, amantalzaleok! 

2014(e)ko azaroa 4, asteartea

Hitzek iltzatzen gaituzte

Azken egunotan sare sozialetan zehar bolo-bolo dabilen bideoa da hurrengo aurkeztuko dizuedan hau. Pare bat aldiz ikusi dut bideoa, eta jakin-minak hala aginduta mundu osoko txokoetatik idatzitako iruzkinak ere irakurri ditut.
Batzuen ustez bideo lotsagarria da, haurrek nolatan erabiliko dute hizkera hori, eta hare gehiago haur emakumeak izanik, "Nolatan emakumeak halako gauzak esaten, emakumeak beraien egoeraz kexatzen eta emakumeak pairatzen duten edo dugun berdintasun eza salatzen. Nolatan hori XXI. mendean?"
Oposizioko jomugan berriz bideo txalotu, eta goraiapatzen dutenak daude. " Ordua zen halako zerbait sare sozialetan ikusteko", " honekin mundua aldatzera goaz.." eta bestelako limurkeriak idazten dituzte eta "gustoko dut" xume bat ematen diete edo beraien sare sozialean partekatu.

Hasierako jarrerarekin erabat desados nago. Egia da ez gaudela "printzesatxoak" halako astakeriak esatera ohituta, eta hasiera baten arrotza dirudi gure belarriekiko. Kuriosoa bada ere, hitz zatarrek min gehiago ematen diete gizartearen belarriei haur horiek errepikatzen dituzten injustizia eta eskubide zapalketak baino, eta kezkatzekoa da benetan.
Berdintasunaren izenean ahoak betetzen ditugu, 2014. urtean emakumeak ez omen du zertaz kexatu, ez omendu zer aldarrikatu eta zer berenganatu.
Bigarren posizio hori gehiago maite dut, kontzientzia sortzen duen eta errealitatearekin harremanetan dagoen eritzia baita. Baina ez da nahikoa. Ez da nahikoa sare sozialetan partekatzea eta gero gure seme-alabei, bai, SEME-ALABEI berdintasunean bizitzen ez irakastea. Ez da nahikoa bideoari "gustoko dut " eman baina gero gure gizartean dauden gazteak estereotipatu eta ideal batzuen barruan katalogatzen baditugu.

Beraz, sare-sozialetan hain zabaldurik dagoen manifestaldi hau eraman dezagun gure ikasgeletara, bertatik berdintasunari dei egin diezaiogun, pertsonen arteko berdintasunari, etorkizun justo eta duinago bat eraikitzeko.