2014(e)ko urria 30, osteguna

2.5 km

Urriak 30. Ostirala. Atzo idatzi nuen denborak hegan egiten duela, esku artetik ihesi dabilela, denboraren engranaiak aurrera egiteko baino ez daudela programatuta. Eta konturatu gabe bihar azaroan sartzen gara, epeltasun eta beroak lagunduta. Eguraldia zoratuta dabil eta gu ere antzera baten!
Gaur, ostiralero legez saio praktikoa izaten dugu eta gaurkoan ere horreri ekin diogu. Alaitzek gure dokumentatzaile lanaren inguruko argibide gehiago eman dizkigu, beraz atzoko dudak gaur pixka bat argitu ditugu. Pixka bat diot, oraindik ere galduta sentitzen naizelako, baina gutxinaka eskema osatzen noala esango nuke.
Sitesen diseinua eta orrialdea sortu ditugu, eta gure lanak nondik norako ibilbidea egingo duen determinatzen saiatu gara nahiz eta argi dugun lan hau era ordenatu eta "karratu" batean egitea zaila dela eta inprobisazioari ateak ireki behar zaizkiola.


2 km

Alde praktikoan, taldeko lanari ekin digou. Alde teotikoan azaldu du berriz ere, pasa den astean azaldu zizkigun alorrak gaur aurrez aurre ezagutu ahal izan ditugu. Dokumentatzaileen taldea osatzen dut beste 3 lankiderekin eta nahzi eta oso ondo ez dakigun zer egin behar dugun lanari ekingo diogu.
Gure lanaren ardatza Sites baten inguruan gauzatuko da, orrialde honetara igoko ditugu beraien aurkezpen eta dokumentuak, eta era berean hezkuntzan dokumentazioaren inguruan dauden korronte eta mugimenduak aztertzeari ere ekingo diogu, 

Lanean jarri gara, gure Sites orrialdea sortuz eta trateatuz. Galduta sentitzen naiz, egia esan ez daukat ondo egiten ari naizenaren ziurtasuna baina antza gutxinaka-gutxinaka gehiago ulertuko dugu eta erosoago sentituko gara gure lan honekin; Hala izan bedi! 

2.km

Urriak 30. eguna du gaurkoan. Konturatu gabe denborak aurrera egiten du eta egunero data idazterakoan ohartzen naiz horretaz.
Ostegunero legez, 8,30tatik 10tara IKTko saio magistrala izan dugu. Gaurko saio honetan, Alaitzek ikus-entzunezko bat jarri digu eta ikusi ostean hausnarketarako bidea eman die gure ideiei.
Visiones disruptivas de la Educación deritzo bideoak eta Maria Acasok hitz egiten digu bertan.
Ikus-entzunezko honetan agertzen diren kontzeptu nagusiak honakoak dira:
1 kontzeptua: Boterea
2 kontzeptua: Ikusezintasuna. Gure pedagogia ikusezinak zeintzuk diren jakin
3 kontzeptua: Espazioa eta denbora
4 kontzeptua: Informazioa

5 kontzeptua: Jakintza



Honez gain, Maria Acasok galdera batzuk planteatzen ditu bideoaren eta berak azaltzen dituen kontzeptuen inguruan:
-         -  Ikasleek beraien ikaskuntza prozesuaren inguruan hausnartzen al dute?
-        -   Noizbait beraien prozesu pedagokikoa lantzeko metodología beraiek aukeratu duten edo inposatutakoa den? Inposatutakoa bada gustoko al dute?
-         -  Azken galdera falta da

Azkenik, gogoeta bat planteatzen da bideoan, eta niri pertsonalki zer pentsatua eman dit horrek "Ixiltasuna, barrurko autoritatea eta errespetua landu behar dira klasean" 
Premisa hauek betetzen al ditugu? Balore hauek zutabe izanda lan egiten al dugu?
Bideo interesgarri eta pentsaarazten duena da hau, ikusi eta gozatu!

2014(e)ko urria 24, ostirala

1.5 km

Aste goraberatsua izan da azken hau, baina heldu gara bere amaierara. Atzoko gelako isiltasunarekin alderatuta, gaur ikasgela jendez mukuru egon da, betiko martxan, bakoitza bere ordenagailuan.
Gaur, atzoko azalepena izan du ardatz Alaitzek, batzuok bagenekien estekak eta bideoak konpartitzen, baina atzo greba egin zutenek gaur izan dute horretarako aukera. Niri pertsonalki oso ondo etorri zaitu hori, inoiz ez baitago txarto kontzeptuak birgogoratzea eta blogaren kontu honetan nahiko olagarro sentitzen naizenez ez datorkit batere gaizki errepasatuz abilezia hartzen joatea.
Nahikoa idatzi dut astean zehar, asteburuari ateak ireki eta plan alternatiboetan pentsatzeari ekin beraz.
 Datorren astean berriz egongo naiz pantailaren alde hontan, lehenago ere bai agian, batek daki!
Momentuz, gainean ditugun egun bietan zer egin pentsatzen jarriko naiz, edo agian, pentsatu gabe, bapatean bururatu eta burutzen dudan planen batek sorgindu nazan itxarongo dut.
Eta zuk,

2014(e)ko urria 22, asteazkena

Greba eguna, praktika

Saio teorikoan gertatu bezala, praktikan ere oso pertsona gutxi egon gara klasean. Ez dugu planteamendu berezirik egin praktikako saioari begiratuta, jende kopuruaren muga aitzinean izanik. Teoriako saioaren inguruan izan ditudan dudak galdetzeko aprobetxatu dut, saio praktikoak eta teorikoak harremanduko baititugu lan molde berriarekin.
Honez gain, klasekidek eta nik bideoak nola parteka litezkeen jakin nahi izan dugu eta azalpen horretan murgildu gara Alaitzen eskurik.
Behin hau bukatuta, bakoitzak bere bloga trasteatu, txukundu eta ingurukoenak ere ikusi ditugu.
Oso interesgarria iruditu zait bideoak, estekak eta irudiak partekatzeko dauden aukera ezberdinak ezagutzea. 

IKTak Hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Iñaki Larrea eta Jose Ramon Vitoriak egindako testuaren inguruko galderak, hitz.gakoak eta sintesia aurkezten dizkizuet. Testu interesgarri eta hausnarketarako bidea ematen duen honek, egunerokotasunean, gizartearen gaurkotasunean eta  hezkuntza eta teknologien arteko harremanean inoiz baino gehiago murgiltzen gaitu. 

Galderak:
1.    IKTak ikasgeletara sartzeak, hezkuntza-eredua berriztatzea dakar? Eta alderantziz?
2.    IKTak egungo eskolan sartu eta erabilgarriak izateko, hezkuntzak zer aldaketa egin beharko lituzke?

Hitz-gakoak:
-      Globalizazioa
-      Informazioaren gizartea
-      Alfabetatze digitala
-      Inklusio- digitala
-      Erabilgarritasuna.

Sintesia:

Egungo gizartean izugarrizko zeresana dute IKTek eta ilogikoa da oraindik eskolan sartu ez izana. IKTak gizartean daudenez, errealitatea dira eta eskolak errealitate horretara gerturatu behar ditu haurrak, baina ez IKTak helburu bezala ikusita, baizik eta beharrezkoak dituzten gaitasun eta jakintzak eskuratzeko tresna moduan. 





1 Km. Greba eguna

2014ko Urriak 22. Greba eguna da gaur, atzo eta bihar izango den bezala. Ikasleon eskubideak eta hezkuntzaren birmoldatzea aldarrikatu omen dute batzuek. Grebaren inguruko ideia urriak, planteamendu eskasa eta helburuen lanketa ezak bultzatuta, nik greba ez egitea erabaki eta klasera bertaratu naiz.

Taldean nabaritu da greba eguna izan dela, 90 pertsonatik 15 bat egon baikara. Hau aprobetxatuz, geneuzkan dudak argitzeko, ikasgaiaren muina izango dena hobeto ulertzeko eta gaurtik aurrera egingo dugunaren gaineko azalpenak eman dizkigu Alaitzek.
Eskertzekoak izan dira azalpenok, batez ere gaurtik aurrera egingo dugunaren lanaren gainean. Nahiko galduta sentitu naiz asignatura hau ematen hasi naizenetik hona. Benetan intesegarria iruditzen zait ikasgaiaren planteamendua, trasteatzearen garrantzia eta bakoitzak bere erabakiak hartzeko gaitasuna beharezkoak baitira; eta ikasgai honek aukera ezinhobea eskaintzen dira horretarako.
Arestian aipatu legez, Alaitzek taldean lan egingo dugula azaldu digu, eta planteamendu horren inguruan hizketan aritu gara. Lau talde dokumentatzaile egongo dira, gainontzeko taldeen lanak dokumentatzen, batzen eta sarean partekatzen. Klase teorikoetan landutako testuak aurkeztuko dituzte taldeek, eta bitartean, dokumentatzaileok, lan hori egiteko  prozesua, taldearen pausuak eta azkenean aurkeztuko duten lan hori batu eta guztientzako eskuragarrri jarriko dugu.
Lan egiteko molde berri honen aurrean, hasierako beldurrak, interesak, peskizak, urduritasunak eta gainontzeko sentipen guztiak gerturatu zaizkit, hala ere, oso gogotsu eta lan egiteko gogoz eta proiektu berri honi ateak zabaltzeko ilusioz aurkitzen naiz momentu honetan.

Honez gain, eta aipatutako grebaren harira, Ikasle Abertzaleak-ek aurkeztutako irakurketa zintzilikatuko dut. Ados nago bertan aipatzen diren hitzekin, eta inork nahi balu hurrengo estekan irakurgai izango du.

Ikasle abertzaleak-en irakurketa

2014(e)ko urria 17, ostirala

Km 0. Lehen eguna

Guztiaren hasiera Urriaren 16.ean kokatzen da. Gure IKTko lehen klasea, gaiari inguruko aurkezpena eta lehen kontaktua irakaslearekin. Irakasgaiaren nondik norakoak finkatzen saiatu ginen atzo, bakoitzak irakasgaiean bere burua kokatzeko. Saio magistralean horretan saiatu ginen eta batzuk sartu bezain galduta irten ginen klasetik.
Praktika orduan berriz, hausnartu eta galdera batzuei erantzuna eman ostean ( nahikoa trasteatu genuen sarean blogei buruz) helburuak eta ideiak hobeto finkatu ahal izan genituen eta lauhilekoan zehar aurrera eramango genuen proiektuaren lehen hastapenak eman genituen.