2014(e)ko abendua 21, igandea

Miribillan marabilla

 Urte birik behineko zita atzo Miribillan izan genuena. Bizkaiko bertsolari txapelketako finala, miribillan. Miribilla bihurtu zen bertsoaren marabilla, bertsotik bertsorako isila, txaloek betetzen zuten artean.
Txapeldun berria du bizkaiak,  Malkoak eusten nituen bitartean abestu uen Fredi Paiak bere azken agurra, txapeldun legez lehena.
Atzoko bertsoen biharamonarekin oraindik, ezin izan dut ekidin hemen partekatzea

2014(e)ko abendua 19, ostirala

Helmuga (?)

Irteeratik irten nintzen egunetik, lehenengo astetik, lehenengo sarrera egin nuenetik, ordenagailuaren pantailan bloga ireki eta pentsatzen hasi nintzen unetik,hemendik, ordu asko igaro dita, segundu asko, instant asko, momentu asko, oroitzapen asko eta arnaskada asko. Konturatzerako, helmugako zinta igarotzen ari naiz, helmugara heltzen den edonork izaten duen irribarre bereizgarri hori soinean jantzita.

Nire prozesuaren inguruan gogoeta egin nabilen hontan, idatziz baino argazkiz hobeto ulertuko delakoan nago. Beraz, hastera noan horretan.

Hauek ziren hasierako nire 

pentsamenduak. Ezjakintasuna lehenengoa eta ardura bigarrena. Lana nondik hasi, ze ikuspuntu eman, nola bloga sortu, blogean zer partekatu... eta ardura. Nola egingo dudanaren ardura, ondo egiten ari naizenaren ardura, bide egokia hartu dudanaren ardura eta beste zenbait ardura txi


Egunak  pasa ahala, blogean beste zenbait sarrera egiten joan nintzen, eta hasierako sentimendu horien lekuan beste batzuk hasi ziren sartzen.


Gogotsu ekiten hasi nintzaion lanari, bloga eguneratuta mantendu, beste sarrera batzuk egin eta bertan sortu dudan espazioa zerbait erakitizeko eta eraikitzen nuen hori partekatzeko tresna moduan hasi nintzen ikusten. Aukerak helarazten zizkidan erreminta legez, 

Botoiak josten espazioa sortu nuen nire blog barruan orduan. Blogaren funtzio eta helburua argi izan nituenean, blogak zertarako aukera ematen didan eta nik horrekiko dudan ikuspuntua finkatu nuenean ikusi nuen argi jostunarena egin nahi nuela sarean, sarea josi eta puntada bakoitzean zerbait berria eraikitzeko. 



Eboluzioa izan da prozesu honetarako gakoa. Bueno honetarako eta edozein prozesutarako klabea dela esaten atrebituko nintzateke. Nik ere nire eboluzio partikularra egin dut, Hasierako ezjakintasun, arduratik, geroko gogo eta indarrera eta azkenik, helmugara. 
Horrela sentitzen naiz gaurkoan. Helmugako zintak gerria besarkatzen dudan bitartean. Zerbait duina eta gustagarria egin dudalakoan, nire prozesua astebete dudalakoan, eta batez ere ikasi eta pozik aritu naizelakoan. Hala ere, behin helmugara helduta ere, batzuk korrika, oinez eta saltoka segitzeko gogoa izaten dute, beraaz ez nago hain ziur nire blogaren helmuga hau den edo oraindik orizontean ikusteke dagoen. 


2014(e)ko abendua 17, asteazkena

Sugatra Mitra

Klasean ikusitako bideoa da jarraian jarriko dudana.
Haurren ikaskuntza prozesua zertan datzan, bakoitzaren auto ikaskuntza prozesua nolakoa izango litzatekeen eta inoiz pentsatu gabeko ondorioak, aterako dituen bideoa da Sugatra Mintrarera.
Ni zur eta lur geratu nintzen eta asko eman zidan pentsatzeko, ikuspuntua aldatu eta pare bat gauza birplanteatzeko.

2014(e)ko abendua 12, ostirala

7km

Alde praktikoan teknografiak izan ditugu ikusgai eta hizpide. Nik orainarte ez nekien zer zer teknografia bat, zein zen bere heldurua eta zertarako egiten zen. Gaur berriz ikasi dut teknografien inguruan dakidan apurra.
Teknologia berriak erabilita egiten den autobiografia da teknografia. Irakasle izateko zein zen zure bulkada, zein prozesu eman duzun zure bizitzan zehar eta halakoak kontatzeko balio du. Ikaskideek egindako lanarekin harrituta eta gustora geratu nahiz, benetan lan ederrak egin baitituzte.

Teknografia posible bat aurkezten dizuet bertan, zuek zuen begiekin zer den ikus dezazuen. Niri enbidia eman didate eta irrikitan nago nik ere halako zerbait egiteko.

7.5km

Aurkezpenenik seigutu dugu gaur ere. Abenduaren 12a den hontan, saio praktikoko aurkezpena, beste talde batzuen artean guk egingo dugu. Horretarako, ariketa bat proposatu dugu klasean egiteko, eta nahiz eta oso ondo ez den irten (ikaskideen seriotasuna dela medio) pozik nago egin dugun aurkezpenarekin.
Dokumentatzaileen astea izan da gehienbat azken hau, ikaskuntza prozesuari borobiltasuna ematen gabiltzan hastea, egindakoak mahai gainean jarri eta ondorioak ateratzeko astea.
Oraindik lauhilekoa buukatu ez bada ere, sentsazioak badoaz azaleratzen, ondorioak eta ikasitakoak badoaz agertzen eta prozesuaren bukaerara ari gara iristen.
Besterik gabe, hau izan da dena gaurkoz. 

2014(e)ko abendua 11, osteguna

7 km

Abenduaren 11a da gaurkoan. Lanez lepo gaude, Lanak hemendik eta handik, aurkezzpenak, azterketarako prestaketak eta gehienbat oporrak ditugu gure gogoan. Hala ere, abernduaren 19a heltzear dagoen egun hauetan gure potentzialaren bikoitza eman behar dugu.
Gaur arte, dokumentatzaile lana egiten aritu izan gara, guk dokumentatu behar izan ditugun taldean baloratzen eta aztertzen. Gaur, lan hori aurkezteko eguna iritsi da.
Saio teoriko zein praktikoan, guk egindako lanaren aurkezpena egin dugu klasekideen aurrean, gure prozesua azalduz eta gure lana zein izan den erakutsiz.

Gute Sites-a

Hemen daukazue ikusgai, lau hilabetehonetan egin dugun lana, klasean aurkeztu duguna. Zuen gustokoa izatea espero dut. 

2014(e)ko abendua 8, astelehena

Tximista, trumoi eta burrunba


" Aurpegian 400 muskulu lanean, malkoak isuriz, begiak garbituz, inmunoglobina listuan eta infekziorik ez ahoan, bibra bibra bibra biba bibrazioak, askatu bizkarreko tentsioak!
Diafragma dantzan, poza digestioan, 12 aire litro birikietan eta arnasa firin faran. Serotoninta, dopamina, adrenalina, tristurak sendatzeko aspirina, zientziak dio hori, egin irri "

2014(e)ko abendua 4, osteguna

ZiGO(go)rra

Gurasoen haserreek zenbat buruko min ekarri ote dizkigute urteetan zehar? Zenbat sermoi eta zenbat zarata? Guk ere berdina egiten dugu haurren aurrean, zerbait gaizki egiten dutenean, haserrea, zigorra, pribilegioen ezabatzea.. proposatzen ditugu jarrera edo kondukta hori hobetu eta gizartearen arauak ulertzeko.

Hala ere, hau al da haurrek ikas dezaten eta jarrerak hobetu edo betebeharrak bete ditzaten daukagun aukera bakarra? Zigorraren zein zarataren bidez bakarrik lor genezake haurrak egin behar duena egitea lortzea?

Gogoeta interesgarria benetan, eta segidan agertuko den estekean beste metodo batzuk posible direla, eta zigorra bezainefizienteak direla aurkezten zaigu.


Haurrak gaizki portatzen direnean..

2014(e)ko abendua 3, asteazkena

Euskara ala EzGara

"Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik, ez da amets bat nire nahia da baizik"
Benetan ez dela ametsa? Benetan ez da utopikoa? Euskaraz bizitzeko hautua egiten dugunean, trabak ala laguntzak agertzen zaizkugu gure bidean?
Hizkuntza minorizatuen egoera hainbeste globalizazten ari den mundu honetan, latza da. Europar hizkuntza zaharrenetarikoa, zaharrena ez bada. Inguruko hizkuntzekin zerikurisik ez duen hizkuntza, aberatsa, biraoetan eskasa, azpi euskalki adierazgarriez elikatua, zazpi herrialde batzen dituena, eta euskararen herria, Euskal Herria osatzen duena.
Guzti hau ederra da, epela, baina errealitateak ez du babesten hizkuntzaren argazki hau.
Sarean, nahiz eta gero eta informazio gehiago euskaraz aurki dezakegun, oraindik gaztelania eta ingelesaren pisuak zapaldu egiten du gure hizkuntza. Eta zer esanik ez kalean! Gero eta pertsona gehiagok  hizkuntza abaerats hau ezagutzen badute ere, gero eta hiztun gutxiago ditugu gure artean. Behinola inposatu ziguten hizkuntzaren buztarriaren menpe aurrera pausoak gero eta nekezago ematen ditugu, nahiz eta batzuk saiatu, ez da laua egin behar den bidea
Gaur, Abenduaren 3a, Euskararen nazioarteko eguna. Nazioartean euskararen eguna dela jakingo ote dute, Bilboko kaleetara etorri eta atzerriko hizkuntzak baino entzuten ez direnean? Nork ospatuko du euskararen eguna gure ordez, hizkuntza hiltzen dugunean?
365 egun dira hizkuntzarenak, herriarenak, errespetuarenak, lankidetzarenak, elkartasunarenak, eskubideen errespetuenak, eta ez bakarra.
 Aldarrikatu dezagun egunero, eta aldarrikapen horren fruituak urtean behin ospatu.

2014(e)ko abendua 1, astelehena

Itsasoaz gaindi


Cadizen izan nintzen duela urte batzuk oporretan. Ez nintzen joatearen joan, elkartasun eta maitasunez betetako bidaia baten baino. Horrek pixka bat aldatzen du gauza, turmisoa ederto baitago baina turismoaz gain beste arrazoi batzuk daudenean ere nabaritzen da.

Tarifaraino egin genuen txangoa, han Guzmanen gaztelua, herria bera eta hondartza ikustekotan. Gazteluko hainbat txokotatik itsasora begirada zuzendu eta Afrika ikusten omen. Itsasoaz bestalde, kontinente ahaztua, kontinente sakeatu eta baortxatua altxatzen zen nire begien aurrean, harro baina ez harrokeriz, harrotasunez baino.

Gaur, oporretako argazkiak begira nenbilela, hasierakoa aurkitu dut. 11 kilometroren baitan halako aldea zegoenik ez nuen esperoko, baina antza hori da saltzen digutena, eta aldatu nahi ez dutena.

Duela urte batzuk, artean, Melillako hesia ere ez zegoen eraikita, eta itsasoaz bestaldeko egoera latza bazen ere, orain zer ikusirik ez. Gogoeta hau egin ostean hasi nintzen pentsatzen, argazki bat baino gehiago, hamaika pelikula eta dokumental egin direla gure aberastasunaren iturri izan den Afrikan. Miramentu gabe esplotatu dugun kontinentean, kontinente aberatsenean, sakeatu eta gure miseria beraiena egin dugu. Gure zikinkeria jaten dute, guk sortutako pobrezian bizi dira, guk helarazitako armekin burrukatzen dira gerra zibiletan, eta oraindik laguntza humanitarioa bialtzen dugula da, eskerrak eman behar dizkigutela sinisten dugu. Nondik nora? Zer dela eta?

2014(e)ko azaroa 27, osteguna

6km

Azaroak 27.ena da gaurkoa eta gaur ere aurkezpenak izan ditugu teoria saioan. Nahiz eta gaurko taldean nik ez nituen dokumentatu behar, Akaitzek emandako pautak kontuan hartuta gainontzeko taldeen aurkezpenak behatzen eta zenbait detailez konturatzen aritu naiz. Era berean, aurkeztutako atazak interesgarriak iruditu zaizkit, beraz nahiko saio amenoa iruditu zait.

2014(e)ko azaroa 25, asteartea

(des) BERDIN du.

Azaroaren 25garrena, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna, hots, emakumeek beraien eskubideak aldarrikatzeko eguna. Martxoaren zortzia. Emakume langilearen eguna, hots, emakumeek beraien eskubideak aldarrikatzeko eguna.

Irailak 16. Bizkaiko herri baten ustezko bikotekideak hilda agertu da _______(r)en gorpua. 46 labankada zituen gorputzean eta odolustuta hil da.

Urtarrilak 1. Urte berriari hasiera eman diogu eta horrekin batera bortxaketa baten berri eman behar dugu. Gabon -zahar gaua ospatzen ari zirela, Beasaingo neska gazte bat bortxatu du 24 urteko mutil batek, emakumearen gona laburregia zela eta probokatzen zihoala argudiatuz.

Martxoak 16. Nire nagusiaren bulegora sartu naiz, eta elkarrizketa luze baten ostean esan dit oso gustora dagoela egiten dudan lanarekin, baina ezin didala soldata igo. Oso injustoa iruditzen zaiola Xabierrek nik bezain beste irabaztea lan gutxiago egiten baitu, baina gizarteak hala agintzen duela eta ez duela ezer egingo.

Maiatzak 4. _______ niki labur eta gona laur batekin ari zen Bilboko Gran Viatik pasatzen, eta bitartean zortzi gizonen begirada zikinak eta beste horrenbesteren komentario zikinagoan entzun behar izan ditu

Uztailak 19. Hondartzara hurbildu naiz eguna pasatzera. Nire gorputza 38 batean ez delako sartzen eta nire gorputzaz harro nagoelako, top less egiten dudalako, mutil kuadrilla batek  itzelak eta bi bota ditu ni aurretik pasatu naizenean, eta beste hamaika begirada despektiborekin aurkitu naiz.



Zergatik horrenbeste aldarrikapen gaurko egunean eta martxoaren zortzian? Zergatik ospatzen da emakumeenganako indarkeria ezaren eguna? Eta gainontzeko 363 egunetan, emakumea jotzea bere eskubideak zapaltzea zergatik ez dago hain txarto ikusita? Zergatik justifikatu eskubideen urraketa hau? Zergatik neskei ez bortxatuak izaten irakatsi beharrean, mutilei ez bortxatzen irakatsi?

Zergatik gure ikasleak engainatu berdintasunean bizi garela esanda, hezkidetzan oinarritutako hezkuntza daukagula esanez errealitate sakonean gezurra bada?



2014(e)ko azaroa 21, ostirala

Zaparrada

 Zaparrada.
 Barra-Barra.
Bustiz paparra, euriaren garra
Putzuen gainetik salto azkarra, ez da bide malkarra.
Berdin dio emea zein harra, guztiok daukagu elkarren indarra.
Euriaren beharra.
Bustitzea ez da izango hain kaxkarra, ez omen da txarra?
Eta ateratzen badut irrifarra?
Aterkia sarratzearekin batera, begiak piztu zaizkit, bihotza saltoka hasi da. Busti nahi dut, euripean busti, eta bizi eta sikatzeko beharrizana ez sentitu, eta behar.
Euri tantak goitik behera, naturarekin bat, lurrarekin bat eta nire arimarekin bat.
Aterkia berriro irekiko dut, ez busti nahi ez dudalako, bustitzen ez dakidalako baino, eta txarto bustitzekoan hobeto busti ez.



Biharko ekaitzaren zai.


[Gaurko praktikako klaseari amaiera emateko, bakoitzak burura etorri zaion hitz bat bota du. Zaparrada bururatu zait, eta hitz honek nigan sortu dituen sentsazioak plazaratzeko asmoz egin dut gogoeta hau.]                                                                                                                   



2014(e)ko azaroa 20, osteguna

5km

Ostegunero legez, alde praktikoa ere izan dugu. Pasa den asteko hausnarketa egiten ondoren, ildo beretik segitzea erabaki dugu. Nik nire aldetik, hausnarketa propioa egin dut eta ados nago horrekin, baina bakoitzak bere eritzia eta gogoetak azaldu ostean.
Hari berari tiraka segiko dugunez, Sitesean buru belarri aritu gara gaur ere. Informazioa bilatzen eta aukitzen aritu gara, sitesean dokumentatzaileen lana aurrera eramanez, dokumentatu ditugun lanen inguruko informazio eta beraien gogoetak sartuz eta orrialdeari forma ederragoa emanez.

IKTak hezkuntzan eta 2.0 eskolaren inguruan trasteatzen aritu naiz, informazio interesgarria bilduz eta taldean aztertuz, Aurkitutako informazioaren zati bat, Sitesen erabiltzean gain, hemen, nire blogean ere partekatuko dut guztiok eskuragarri izan dezazuen.

5km

Azaroaren hogeigarrena, osteguna. Gaur ere IKTko teoria saioa izan dugu, eta guarkoan ere aurkezpenak egin dituzte. Gaurkoan, nire lana ez da izan dokumentatzaile lana, baina horrek ez du esan nai adi egon ez naizenik edo interes gabe entzun dudanik.  Hare gehiago pasaden astean Alaitzek klasearen jarrera behatzeko esan zigun momentutik, arreta jarri dut horretan eta aurkezpeneri begira eta entzuten egoteaz gain, ikaskideon jarrera eta atentzioa ere kontuan izan ditut.


2014(e)ko azaroa 18, asteartea

Gure zilborrak

Putzuan sartzea erraza da, laprast baten gora-beheran eror gaitezke ilunetara, irteteak ordea esfortzu gehiago dakar.  Egunero lagun genitzazke gure ingurukoak, dela irribarre bat eskainiz, laztan bat eginez edo hitz gozo bat esanez, hala ere, besteengandik espero duguna guk ez dugu ematen.
Bakoitzak bere zilborrera gidatzen du begirada, aldatu den, hazi den, txikitu den, edo nola dagoen uneoro begiratuz, ingurukoek zilborrik ez balute bezala. Gure arazoak baino ez dira arazo, gainontzekoen desgraziak gureak baino xamurragoak omen, eta hala ez den kasuetan, guk ere arazoak ditugula gogorarazten dugu.

Enpatia. Aitapne. Aurretik zein atzetik begiratu ezezaguna da gizartean, ezezaguna guztiongan, ezezaguna ezezagunen artean. Horrenbeste erabiltzen dugun hitz ahul hau, hitz huts hau, hitz borobil hau. Zertagik ez ezagutu? Zergatik ez praktikatu? Zergatik ez partekatu? Zergatik ez maitatu?

Nik ezagutzeko gogoa dut. Hasieran elkar ezagutzen joango gara, gutxinaka-gutxinaka, pausorik pauso, edozein hartueman bezala. Behin konfiantza hartuta, gure harremanaren zimentuak nigan jartzen saiatuko naiz, eta ezagun garenean, praktikan jartzea baino ez dut espero.

Eta zuk, ba al duzu Enpatia ezagutzeko gogorik? 



2014(e)ko azaroa 15, larunbata

"Harri koxkorrak tankeen aurka ezin du ordea"

Abesti baten zati bat etorri zait burura. Okupazio bat datorkit burura. Giza eskubideen urraketaz oroitu naiz. Torturak, hilketak, bonbak, misilak, aberastasun lapurketak datorzkit burura. Genozidioa datorkit burura. "Gerra" datorkit gogora. 

Hilabeteetan zehar gaueko 9tan telebista piztu eta sarraski berdina saltzen izan digute. Palestinar errebeldeek 3 israeldar hil dituzte. Israelek hitz emandako su etena palestinak hautsi egin du. ONUk su etena eskatu dio Israeli eta 4 orduz sionistek ez dute herri palestinarra bonbaz josiko.



Gaur ere telebista piztuko dut gaueko bederatziretan. Norbaitek emando al dit Gazaren berri? Nork esango dit duela bost hilabete etxe gabe geratu ziren haur palestinarrak bizirik dauden? Eta eskolara joateko eskubidea duten?

Nor gogoratzen da beraien lurrak lantzeko ur gabe geratu diren nekazariez? Eta urteetan zehar zapalkuntza pairatu eta duintasunez herria eta jatorria defendatu duten gizon-emakumeek izango al dute betiko argia?

Estatu batuetako agintariek zergatik helarazten dizkiete armak Israeldarrei? Eta Europak zergatik ez dio planto egiten genozidio honi?
Zergatik Israel irabazle eta Palestina galtzaile?
Zergatik justifikatu okupazioa?


Hemen doazkizue bideo interesgarri bi sarraskia hobeto ulertzeko, "komunikazio medioek" ixiltzen duten egia minutu gutxi batzuetan eta edonork ulertzeko moduan. 



"Hiltzea denbora pasa
Tiranoaren jolasa
Norberak sufritu duen hura
Eiteko kapaza.
Misil eta bonba jasa
Suaren kezko arnasa
Eguzkia itzaldu denean
Argitu da Gaza."

2014(e)ko azaroa 14, ostirala

4.5km

Ostirala, amantalak etxera, zertarako? ondo garbitzeko.
Gertakariz jositako ostirala gaurkoa, guztion ahotan dabil autobus istripua. Zorionez kalte materialak baino ez dira egon.
Gaurko klase praktikoa atipikoa izan da. Atipikoa baina erakargarria eta batez ere baliagarria. Bakoitzak irakasgaiari buruz duen eritzia eman du, guztiok parte hartuz eta dauzkagun dudak argituz. Askatasuna zer den eta noraino garen askeak aritu gara hizketan, metodologokiak nondik aldatu eta nola aldatu, eta gure bizitzan zehar egingo ditugun gogoeta batzuek aurrekari dela esango nuke gaurko klasea.
Zoritxarrez ez naiz hemen gehiago idazteko gai, uste dut, sarrera baten ezin dela laburtu ordu eta erdi baino gehiagoz esan duguna eta batez ere nik hemendik atera dudana; uste baitut oraindik erreflexionatzeko asko dudala.
Besterik gabe, asteburu ona pasa dezazuela! 

2014(e)ko azaroa 13, osteguna

Bihotz eta buru

Donostiako aste nagusia ederra omen da. Ekintza ezberdinak burutzeko aukera omen dago, eta kutsu guztietako pertsonek parte hartzen omen dute. Egia esan ez dakit, inoiz ez bainaiz bertan egon, baina nire belarrietara hori heldu da.
Badakidana da abordaia portuan egiten dutela eta kuadrilla edo jende talde bakoitzak beraien txalupatxoa egiten dutela piraten abordaian parte hartzeko. Egitasmo berezia eta kitzikagarria omen, parte hartzen dutenen hitzetan. Adin ezberdinetako pertsonek parte hartzen dute bihotz eta buru.
Abordaiaren inguruan gogoetan ari nintzela, hezkuntzarekin lotu dut abordaia gogoeta batean;
hezkuntza-sistema, gizartearen idealak eta emaitzen plangintza abordatu beharrekoak direla ondorioztatuz. Horretarako adorea behar dela argi dago, aldaketarako nahia eta etorkizun ezberdin baten ametsa. Norbaitek zion emaitza ezberdinak lortu nahi direnean ekintzak ere aldatu behar direla, eta arrazoi guztia zor diot hari.
Horrela ba, oraindik aldaketa horren nondik norakoak zehzrtu eta aurkeztu ez badira ere, horretarako beharrizana dagoela argi dago, XXI. mendean XIX. mendeko hezkuntza ereduak ez baitu zentzurik.
Besterik gabe, aldaketaren haizea nondik etorriko den zai, Pirritx Porrotx eta Marimototsen bideo hau uzten dizuet hemen.


...Goazen denok belak zabalik geurea dena abordatzera!

4km

Klase magistralean ikusi eta baloratutako aurkezpenak taldeak amankomunean jarri ditu alde praktikoan. Bakoitzari zer iruditu zaion eta nola ikusi dugun taldea hitz egin dugu.
Honez gain,Sitesen inguruan trasteatzen jarraitu dugu, aurkikuntza txikiak eginez eta orrialdeari forma emanez. Oraindik oso ondo moldatzen ez garenez, pixka bat urduritzen gara, baina gero eta gehiago gustatzen zaigu. Gainera, taldea bi zatitan banatu dugu, bakoitzak lan ezberdin bat eginez, denbora aurreztu eta gai gehiago jorratzeko. 
Bidean gutxinaka-gutxinaka aurrera goazela dirudi!

4km

San Martinak igaro eta azaroaren 13a ere heldu da.
Gaurkoan IKTko saio teorikoan aurkezpenak izan ditugu eta aurkeztutako talde guztien dokumentatzailea nire taldea denez, behatzen eta baloratzen aritu gara.
Oso ondo ez genekien zertan fijatu, eta kasu gehienetan gertatzen den bezela, emaitzean baino ez gara fijatu. Talde bakoitzak azalpen bat, hitz egiteko era bat, aurkepzen bat.. egin du eta ni horretan baino ez naiz fijatu. Bapatean, Alaitzek ohartarazi egin gaitu, esanaz, garrantzitsa dela emaitza baina prozesuaz ohartzea, aurkezten daudenenganako publikoaren jarrera, klasearen atentzio fokoa zein den, arreta jarrita duten.. oso garrantzitsuak direla eta hauek direla kontuan hartu behar ditugun gauzak nahiz eta ahaztu.
Irakurketa hau egin ostean, bidea garrantzitsua dela ohartu naiz. Ez IKTn, ez unibertsitatean, ez akademikoki; bizitzan baino. Helburuak eta emaitzak baino garrantzi handiagoa duela bideak, kasu honetan ikaskuntza bideak, sarri askotan emaitza espero bezain ona ez bada ere, bideak gauza asko ikasteko eta esperimentatzeko aukera ematen baitu.


2014(e)ko azaroa 11, asteartea

"Bi kate"

Harremanak hartuemana dakar, eta hartuemanak, hartua eta emana. Hartzen duenak eman ere egin dezake instant berean, ematen duenak har dezakeen legez.
Hartueman hau, amaren uteroan gaudenetik gertatzen dela dakigu, amak elikatzen eta babesten gaitu gure lehen asteetan eta amak elikatu eta babesten gaitu bere barnean gaudenetik ere.
Horrela ba,Vivette Glover eta Eduardo Punsetek izandako elkarrizketa honetan argi ikusten dugu amak haurrarengan duen eragina. Emozioak eta sentipenak jasotzen ditu haurrak amaren eskutik, amarengan dauden emozioak haurraengan islatzen dira haurdinaldian; eta zer esanik ez estresa. Elkarrizketa honetan estresa transmititzeak dituen ondorioak agertzen dira, zertan lagun liezaioken fetoari bere bizitzaren hastapenetan amak mundu berrirako prestatzeak, eta bestalde, estres gehiegi pairatzeak haurrarengan izan ditzaken ondorio negatiboak batzen dira ordu erdi eskas irauten duen bideo hontan.

Aipatzekoa da, gainera, ama-haurraren arteko harremanari hasieratik arreta jartzea, baina ez amarengan bakarrik zentratuz. Ingurukoek ere beraien tokia eta paper garrantzitsua dute haurrari feto denetik familiako parte denerarte helarazten zaizkion sentipen eta erreakzioetan. Honenbestez, hemen uzten dizuet elkarrizketa, benetan interesgarria, eta niri bezala gaiari buruz gehiago ikasteko eta ikertzeko grina pizten bazaizue batera egin genezake bidaia hori; Gozatu!



2014(e)ko azaroa 7, ostirala

3 km

Azaroak alderik alde zabaldu dizkigu besoak. Aste hau baina ezberdina izan da. Astelehenean ez ginen eskolara etorri, jai eguna izan baitzen. Benetan ondo etorri zitzaidan jai egun hau, pilak kargatu eta asteartea indarrez aprobetxatzeko.
Asteartetik ostiralera, modulu astea izan dugu. Azalpenak eta dudak jaso eta argitu ostean talde bakoitza bere kasa bildu gara, gure lanaren nondik norakoak finkatzeko, brainstorminga egiteko, taulak betetzen joateko...
Kultura ondareari buruzko modulu lana egingo dugu, ematen ditugun lau asignaturak uztartuz, azken finean irakasgai guztiak batuko dituen ondareari buruzko lan bat eginez.

Modulu lana egitearein batera baina, hurrengo galderak sortu zaizkit:
- Zer da niretzako kultura ondarea?
- Transmititu izan zaidan guztia kultura al da?
- Kultura eta herri nortasun/sentimendua bat al datoz nire kasuan?
- Eta kultura ondarea zer den jakiteko, ez al nioke neure buruari kulturaren definizio bat eskatu beharko?
- Nire kulturaren definizio barruan al dago kultura ondarea, ala beste norbaitek inposatuko dit kulturaren esanahia?
- Egiten dugun orok ez al du kulturaren kutsurik?
Orduan emango nituzke gisa hontako galderak egiten, sarri askotan erantzunik ez duten galderak dira, edo ni behintzat ez naiz gai erantzuteko.
Beraz, aitzakia merke hau lagun hartuta eta burua bero-bero jarri baino lehen, niretzat kultura ondare garrantzitsua den abesti batekin utziko zaituztet!

Asteburu on, amantalzaleok! 

2014(e)ko azaroa 4, asteartea

Hitzek iltzatzen gaituzte

Azken egunotan sare sozialetan zehar bolo-bolo dabilen bideoa da hurrengo aurkeztuko dizuedan hau. Pare bat aldiz ikusi dut bideoa, eta jakin-minak hala aginduta mundu osoko txokoetatik idatzitako iruzkinak ere irakurri ditut.
Batzuen ustez bideo lotsagarria da, haurrek nolatan erabiliko dute hizkera hori, eta hare gehiago haur emakumeak izanik, "Nolatan emakumeak halako gauzak esaten, emakumeak beraien egoeraz kexatzen eta emakumeak pairatzen duten edo dugun berdintasun eza salatzen. Nolatan hori XXI. mendean?"
Oposizioko jomugan berriz bideo txalotu, eta goraiapatzen dutenak daude. " Ordua zen halako zerbait sare sozialetan ikusteko", " honekin mundua aldatzera goaz.." eta bestelako limurkeriak idazten dituzte eta "gustoko dut" xume bat ematen diete edo beraien sare sozialean partekatu.

Hasierako jarrerarekin erabat desados nago. Egia da ez gaudela "printzesatxoak" halako astakeriak esatera ohituta, eta hasiera baten arrotza dirudi gure belarriekiko. Kuriosoa bada ere, hitz zatarrek min gehiago ematen diete gizartearen belarriei haur horiek errepikatzen dituzten injustizia eta eskubide zapalketak baino, eta kezkatzekoa da benetan.
Berdintasunaren izenean ahoak betetzen ditugu, 2014. urtean emakumeak ez omen du zertaz kexatu, ez omendu zer aldarrikatu eta zer berenganatu.
Bigarren posizio hori gehiago maite dut, kontzientzia sortzen duen eta errealitatearekin harremanetan dagoen eritzia baita. Baina ez da nahikoa. Ez da nahikoa sare sozialetan partekatzea eta gero gure seme-alabei, bai, SEME-ALABEI berdintasunean bizitzen ez irakastea. Ez da nahikoa bideoari "gustoko dut " eman baina gero gure gizartean dauden gazteak estereotipatu eta ideal batzuen barruan katalogatzen baditugu.

Beraz, sare-sozialetan hain zabaldurik dagoen manifestaldi hau eraman dezagun gure ikasgeletara, bertatik berdintasunari dei egin diezaiogun, pertsonen arteko berdintasunari, etorkizun justo eta duinago bat eraikitzeko. 

2014(e)ko urria 30, osteguna

2.5 km

Urriak 30. Ostirala. Atzo idatzi nuen denborak hegan egiten duela, esku artetik ihesi dabilela, denboraren engranaiak aurrera egiteko baino ez daudela programatuta. Eta konturatu gabe bihar azaroan sartzen gara, epeltasun eta beroak lagunduta. Eguraldia zoratuta dabil eta gu ere antzera baten!
Gaur, ostiralero legez saio praktikoa izaten dugu eta gaurkoan ere horreri ekin diogu. Alaitzek gure dokumentatzaile lanaren inguruko argibide gehiago eman dizkigu, beraz atzoko dudak gaur pixka bat argitu ditugu. Pixka bat diot, oraindik ere galduta sentitzen naizelako, baina gutxinaka eskema osatzen noala esango nuke.
Sitesen diseinua eta orrialdea sortu ditugu, eta gure lanak nondik norako ibilbidea egingo duen determinatzen saiatu gara nahiz eta argi dugun lan hau era ordenatu eta "karratu" batean egitea zaila dela eta inprobisazioari ateak ireki behar zaizkiola.


2 km

Alde praktikoan, taldeko lanari ekin digou. Alde teotikoan azaldu du berriz ere, pasa den astean azaldu zizkigun alorrak gaur aurrez aurre ezagutu ahal izan ditugu. Dokumentatzaileen taldea osatzen dut beste 3 lankiderekin eta nahzi eta oso ondo ez dakigun zer egin behar dugun lanari ekingo diogu.
Gure lanaren ardatza Sites baten inguruan gauzatuko da, orrialde honetara igoko ditugu beraien aurkezpen eta dokumentuak, eta era berean hezkuntzan dokumentazioaren inguruan dauden korronte eta mugimenduak aztertzeari ere ekingo diogu, 

Lanean jarri gara, gure Sites orrialdea sortuz eta trateatuz. Galduta sentitzen naiz, egia esan ez daukat ondo egiten ari naizenaren ziurtasuna baina antza gutxinaka-gutxinaka gehiago ulertuko dugu eta erosoago sentituko gara gure lan honekin; Hala izan bedi! 

2.km

Urriak 30. eguna du gaurkoan. Konturatu gabe denborak aurrera egiten du eta egunero data idazterakoan ohartzen naiz horretaz.
Ostegunero legez, 8,30tatik 10tara IKTko saio magistrala izan dugu. Gaurko saio honetan, Alaitzek ikus-entzunezko bat jarri digu eta ikusi ostean hausnarketarako bidea eman die gure ideiei.
Visiones disruptivas de la Educación deritzo bideoak eta Maria Acasok hitz egiten digu bertan.
Ikus-entzunezko honetan agertzen diren kontzeptu nagusiak honakoak dira:
1 kontzeptua: Boterea
2 kontzeptua: Ikusezintasuna. Gure pedagogia ikusezinak zeintzuk diren jakin
3 kontzeptua: Espazioa eta denbora
4 kontzeptua: Informazioa

5 kontzeptua: Jakintza



Honez gain, Maria Acasok galdera batzuk planteatzen ditu bideoaren eta berak azaltzen dituen kontzeptuen inguruan:
-         -  Ikasleek beraien ikaskuntza prozesuaren inguruan hausnartzen al dute?
-        -   Noizbait beraien prozesu pedagokikoa lantzeko metodología beraiek aukeratu duten edo inposatutakoa den? Inposatutakoa bada gustoko al dute?
-         -  Azken galdera falta da

Azkenik, gogoeta bat planteatzen da bideoan, eta niri pertsonalki zer pentsatua eman dit horrek "Ixiltasuna, barrurko autoritatea eta errespetua landu behar dira klasean" 
Premisa hauek betetzen al ditugu? Balore hauek zutabe izanda lan egiten al dugu?
Bideo interesgarri eta pentsaarazten duena da hau, ikusi eta gozatu!

2014(e)ko urria 24, ostirala

1.5 km

Aste goraberatsua izan da azken hau, baina heldu gara bere amaierara. Atzoko gelako isiltasunarekin alderatuta, gaur ikasgela jendez mukuru egon da, betiko martxan, bakoitza bere ordenagailuan.
Gaur, atzoko azalepena izan du ardatz Alaitzek, batzuok bagenekien estekak eta bideoak konpartitzen, baina atzo greba egin zutenek gaur izan dute horretarako aukera. Niri pertsonalki oso ondo etorri zaitu hori, inoiz ez baitago txarto kontzeptuak birgogoratzea eta blogaren kontu honetan nahiko olagarro sentitzen naizenez ez datorkit batere gaizki errepasatuz abilezia hartzen joatea.
Nahikoa idatzi dut astean zehar, asteburuari ateak ireki eta plan alternatiboetan pentsatzeari ekin beraz.
 Datorren astean berriz egongo naiz pantailaren alde hontan, lehenago ere bai agian, batek daki!
Momentuz, gainean ditugun egun bietan zer egin pentsatzen jarriko naiz, edo agian, pentsatu gabe, bapatean bururatu eta burutzen dudan planen batek sorgindu nazan itxarongo dut.
Eta zuk,

2014(e)ko urria 22, asteazkena

Greba eguna, praktika

Saio teorikoan gertatu bezala, praktikan ere oso pertsona gutxi egon gara klasean. Ez dugu planteamendu berezirik egin praktikako saioari begiratuta, jende kopuruaren muga aitzinean izanik. Teoriako saioaren inguruan izan ditudan dudak galdetzeko aprobetxatu dut, saio praktikoak eta teorikoak harremanduko baititugu lan molde berriarekin.
Honez gain, klasekidek eta nik bideoak nola parteka litezkeen jakin nahi izan dugu eta azalpen horretan murgildu gara Alaitzen eskurik.
Behin hau bukatuta, bakoitzak bere bloga trasteatu, txukundu eta ingurukoenak ere ikusi ditugu.
Oso interesgarria iruditu zait bideoak, estekak eta irudiak partekatzeko dauden aukera ezberdinak ezagutzea. 

IKTak Hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Iñaki Larrea eta Jose Ramon Vitoriak egindako testuaren inguruko galderak, hitz.gakoak eta sintesia aurkezten dizkizuet. Testu interesgarri eta hausnarketarako bidea ematen duen honek, egunerokotasunean, gizartearen gaurkotasunean eta  hezkuntza eta teknologien arteko harremanean inoiz baino gehiago murgiltzen gaitu. 

Galderak:
1.    IKTak ikasgeletara sartzeak, hezkuntza-eredua berriztatzea dakar? Eta alderantziz?
2.    IKTak egungo eskolan sartu eta erabilgarriak izateko, hezkuntzak zer aldaketa egin beharko lituzke?

Hitz-gakoak:
-      Globalizazioa
-      Informazioaren gizartea
-      Alfabetatze digitala
-      Inklusio- digitala
-      Erabilgarritasuna.

Sintesia:

Egungo gizartean izugarrizko zeresana dute IKTek eta ilogikoa da oraindik eskolan sartu ez izana. IKTak gizartean daudenez, errealitatea dira eta eskolak errealitate horretara gerturatu behar ditu haurrak, baina ez IKTak helburu bezala ikusita, baizik eta beharrezkoak dituzten gaitasun eta jakintzak eskuratzeko tresna moduan. 





1 Km. Greba eguna

2014ko Urriak 22. Greba eguna da gaur, atzo eta bihar izango den bezala. Ikasleon eskubideak eta hezkuntzaren birmoldatzea aldarrikatu omen dute batzuek. Grebaren inguruko ideia urriak, planteamendu eskasa eta helburuen lanketa ezak bultzatuta, nik greba ez egitea erabaki eta klasera bertaratu naiz.

Taldean nabaritu da greba eguna izan dela, 90 pertsonatik 15 bat egon baikara. Hau aprobetxatuz, geneuzkan dudak argitzeko, ikasgaiaren muina izango dena hobeto ulertzeko eta gaurtik aurrera egingo dugunaren gaineko azalpenak eman dizkigu Alaitzek.
Eskertzekoak izan dira azalpenok, batez ere gaurtik aurrera egingo dugunaren lanaren gainean. Nahiko galduta sentitu naiz asignatura hau ematen hasi naizenetik hona. Benetan intesegarria iruditzen zait ikasgaiaren planteamendua, trasteatzearen garrantzia eta bakoitzak bere erabakiak hartzeko gaitasuna beharezkoak baitira; eta ikasgai honek aukera ezinhobea eskaintzen dira horretarako.
Arestian aipatu legez, Alaitzek taldean lan egingo dugula azaldu digu, eta planteamendu horren inguruan hizketan aritu gara. Lau talde dokumentatzaile egongo dira, gainontzeko taldeen lanak dokumentatzen, batzen eta sarean partekatzen. Klase teorikoetan landutako testuak aurkeztuko dituzte taldeek, eta bitartean, dokumentatzaileok, lan hori egiteko  prozesua, taldearen pausuak eta azkenean aurkeztuko duten lan hori batu eta guztientzako eskuragarrri jarriko dugu.
Lan egiteko molde berri honen aurrean, hasierako beldurrak, interesak, peskizak, urduritasunak eta gainontzeko sentipen guztiak gerturatu zaizkit, hala ere, oso gogotsu eta lan egiteko gogoz eta proiektu berri honi ateak zabaltzeko ilusioz aurkitzen naiz momentu honetan.

Honez gain, eta aipatutako grebaren harira, Ikasle Abertzaleak-ek aurkeztutako irakurketa zintzilikatuko dut. Ados nago bertan aipatzen diren hitzekin, eta inork nahi balu hurrengo estekan irakurgai izango du.

Ikasle abertzaleak-en irakurketa

2014(e)ko urria 17, ostirala

Km 0. Lehen eguna

Guztiaren hasiera Urriaren 16.ean kokatzen da. Gure IKTko lehen klasea, gaiari inguruko aurkezpena eta lehen kontaktua irakaslearekin. Irakasgaiaren nondik norakoak finkatzen saiatu ginen atzo, bakoitzak irakasgaiean bere burua kokatzeko. Saio magistralean horretan saiatu ginen eta batzuk sartu bezain galduta irten ginen klasetik.
Praktika orduan berriz, hausnartu eta galdera batzuei erantzuna eman ostean ( nahikoa trasteatu genuen sarean blogei buruz) helburuak eta ideiak hobeto finkatu ahal izan genituen eta lauhilekoan zehar aurrera eramango genuen proiektuaren lehen hastapenak eman genituen.